10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

2013ko aurrekontu arruntean egin 1. aldaketa bertan behera uztea

Oibarko Udalak, 2013ko maiatzaren 24an egin osoko bilkuran, 1. aldaketa hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2013ko aurrekontuan.

Iragarkia 2013ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 4an. Hartan adierazten zen espediente hori interesdunen eskura zegoela, hamabortz egun baliodunean, erreklamazioak aurkezteko.

Epe hori iraganik, ez da argitaratu aldaketa honen behin betiko onespena; beraz, ez du indarrik hartu.

Oibarko Udalak, 2013ko abenduaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen aurrekontuan hasiera batean onetsitako aldaketa hori bertan behera uztea, eta hori adierazteko iragarkia argitara ematea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Oibarren, 2013ko abenduaren 26an.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1318113