10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

2014ko karga-tasak

Larragako Udalak, 2013ko abenduaren 18an egin bilkuran, aho batez onetsi zuen 2014rako beren horretan uztea udal zerga guztietarako karga-tasak. Hona hemen:

1. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

–Hirilurreko ondasunen gainean: %0,35.

–Landalurreko ondasunen gainean: %0,80.

2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,00.

3. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, urte tarteei aplikatzen zaizkien portzentajeak beren horretan uztea, hain zuzen, honako hauek:

–0tik 5 urte bitartekoak: %2,75

–5etik 10 urte bitartekoak: %2,63

–10etik 15 urte bitartekoak: %2,55

–15etik 20 urte bitartekoak: %2,55

4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren karga-tasa aldatzea, honako hau izanen baita: %14,00 talde guztietarako.

5. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 154. artikuluan xedatua aplikatuz, ‘’1,40’’ indizea ezartzea, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetako kuoten gainean.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, aldez aurreko errekerimendua egiten ahalko bada ere, lege horren 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epeetan.

Larragan, 2013ko abenduaren 19an.–Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.

Iragarkiaren kodea: L1318040