2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Ordenantza fiskalen 2014ko aldaketa. Hasierako onespena
Larragako Udalak, 2013ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ondoko ordenantza fiskal hauen tarifei buruzko artikuluen aldaketa:
5. ordenantza fiskala, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena (5. artikulua).
6. ordenantza fiskala, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, zorupe eta hegalkineko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena (5. artikulua).
9. ordenantza fiskala, Udal hilerriko eta hileta zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituena (5. artikulua).
Aipatu ordenantza fiskaletako aldaketei buruzko espedienteak jendaurrean egonen dira 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek aztertu eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantzak behin betiko onetsitzat joko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.
Larragan, 2013ko abenduaren 19an.–Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.
Iragarkiaren kodea: L1318038