10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

2014ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2013ko abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluari dagokionez ezarritakoarekin bat.

Larragan, 2013ko abenduaren 19an.–Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.

Iragarkiaren kodea: L1318028