2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IBARGOITI
Hilerriaren ordenantza. Hasierako onespena
Aho batez erabaki da hasiera batez onestea Hilerriari buruzko ordenantza. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.
Ibargoitin, 2013ko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L1317813