2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARAIOA
Ikerketa espedientea
Garaioako Udalak, 2013ko abenduaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen ikerketa espedientea hastea, 5. poligonoko 83. lurzatiari buruz, xedea izanik haren titularra nor den eta herrilurretako larraina ote den jakitea.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta idatziz alega dezaten beren eskubidearen alde egokia iruditzen zaien guztia, alegazioen oinarri diren agiri guztiak erantsiz.
Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 110. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 38. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraituz.
Garaioan, 2013ko abenduaren 23an.–Alkatea, Santiago Juandeaburre Aspilche.
Iragarkiaren kodea: L1318062