10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

13, 14, 15, 16 eta 17. aldaketak 2013ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2013ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ondotik ematen diren aldaketak 2013ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean:

13/2013 aldaketa aurrekontuan, kreditu berezia egiteko; zenbateko osoa: 8.428,70 euro.

14/2013 aldaketa aurrekontuan, kreditu berezia egiteko; zenbateko osoa: 38.000 euro.

15/2013 aldaketa aurrekontuan, kreditu berezia egiteko; zenbateko osoa: 7.800 euro.

16/2013 aldaketa aurrekontuan, kreditu transferentzia egiteko; zenbateko osoa: 22.402,91 euro.

17/2013 aldaketa aurrekontuan, kreditu berezia egiteko; zenbateko osoa: 42.000 euro.

Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Faltzesen, 2013ko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1317814