10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2014ko egutegia

Alkateak aditzera eman du ordezkari sindikalekin bildu dela, 2013ko abenduaren 9an, eta bere proposamena azaldu du. Idazkariari entzun ondoren, Osoko Bilkurak proposamena onartu du.

Etxarri Aranazko Osoko Bilkurak aho batez erabakia hartu du, honako xedapen hauei jarraikiz: 341/2013 Ebazpena, uztailaren 23koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2013ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena;

Eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, abenduaren 27koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako enplegatuentzat urteko lanaldia ezartzen duena, hain zuzen ere, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat.

Ordezkari sindikalekin bildu eta gero, Osoko Bilkurak erabaki du:

1. 2014ko jaiegunen lan egutegi hau onestea, Etxarri Aranazko Udalaren bulegoetarako:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose eguna.

–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Ekainaren 13a: San Kiriko.

–Ekainaren 16a: San Adrian.

–Abuztuaren 4a, 5a eta 6a: Herriko Jaiak.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Urriaren 31: Domu Santu egunaren bezpera.

–Azaroaren 1a: Domu Santu eguna (larunbata).

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna (larunbata).

–Abenduaren 8a: Ama birginaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2013. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

2.–Etxarri Aranazko Udalaren bulegoetan, eguneko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 217 egun eta ordu bat, eta zerbitzuen beharren arabera osatu beharko da urteko lanaldiaren lanordu-kopurua, 1.592 ordukoa baita; eguneko lanorduak honela banatuko dira: 8:00etatik 15:00etara guztiendako derrigorrezkoa, eta gainerako 20 minutuak langile bakoitzak nola bete erabakita, malgutasunez, 7:40tik 8:00etara bitarte eta 15:00etatik 15:20ra bitarte.

3.–Erregistro orokorra 10:00etatik 14:00etara egonen da irekita, jendea hartzeko.

4.–Zerbitzu anitzetako langileen lanaldi orokorra 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, denentzat, 7:30etik 14:50era bitartean. Garbitzaileen ordutegi orokorra, 7:00etatik 14:20ra bitartean.

Etxarri Aranatzen, 2013ko abenduaren 20an.–Alkatea, Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena.

Iragarkiaren kodea: L1318198