10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Lizarrako Udaltzaingoko kaporal izateko lanpostu bat barne igoeraren bidez mailaz igota betetzeko lehiaketa
(Alkatetzaren 276/2013 dekretua)

Lizarrako Udaleko alkateak ebazpena eman du 2013ko abenduaren 30ean. Hona hemen testua:

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.

2013ko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 24an, Lizarrako Udaltzaingoko kaporal izateko lanpostu bat barne igoeraren bidez mailaz igota betetzeko lehiaketaren deialdia. Haren 5. oinarrian adierazten denari jarraikiz, Alkatetzak honako hau ebatzi du:

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau
onestea:

Onartuak.

23 zenbakia duen udaltzaina.

45 zenbakia duen udaltzaina.

44 zenbakia duen udaltzaina.

Baztertuak: inor ez.

2. Proba teorikoa 2014ko otsailaren 4an eginen da, asteartea, goizeko 9:00etan, Lizarrako Udaletxeko Batzorde Aretoan.

3. Epaimahaikide izendatzea David Ganuza Orzaiz jauna, langileen ordezkaritzako organoak proposatu ordezkari gisa.

4. Ebazpen hau Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, organo kolegiatu horrek egiten duen lehen osoko bilkura arruntean.

Lizarran, 2013ko abenduaren 30ean.–Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1318210