10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

2014ko aurrekontua. Hasierako onespena

Deikazteluko Udalak, 2013ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, Udalaren 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra onetsi zuen hasiera batean.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1. artikuluan eta Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea udal idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da.

Deikaztelun, 2013ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, M.ª José Sagasti Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L1317940