10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Aurrekontuko 2/2013 aldaketen espedientea
Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2013ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 15ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 2/2013 aldaketaren espedientea

GASTUAK:

diru-sarrera bidezko kredituak

6. kapitulua: 45.134,45 euro.

Aldaketa, guztira: 45.134,45 euro.

FINANTZABIDEAK:

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza, Toki inbertsioetarako plana.
45.134,45 euro.

Deikaztelun, 2013ko abenduaren 18an.–Alkatea, M.ª José Sagasti Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L1317936