2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIKAZTELU
Aurrekontuan aldaketak egiteko espedientea
Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2013ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 15ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aurrekontuan 1/2013 aldaketa egiteko espedientea
GASTUAK:
a) Kreditu bereziak:
2. kapitulua: 870,00 euro.
6. kapitulua: 16.707,50 euro.
b) Kreditu gehikuntzak:
2. kapitulua: 10.000,00 euro.
Aldaketa, guztira: 27.577,50 euro.
FINANTZABIDEAK:
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.
Deikaztelun, 2013ko abenduaren 18an.–Alkatea, M.ª José Sagasti Lacalle.
Iragarkiaren kodea: L1317887