2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
UE-11 unitatearen urbanizazio proiektuaren aldaketa.
Hasierako onespena
Ziraukiko Udalak, 2013ko abenduaren 19ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Plan Orokorreko UE-11 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektuaren aldaketa, honako hauek sustatua: Juan Pablo Berasáin Gómez, Fco. Javier Gárriz Cía, Jesús Ignacio Goldaraz Valencia, Cristina Busto Lezaun, Guillermo San Martín Landa et Araceli Apesteguía Cía.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan xedatuarekin bat, lege beraren 134.5 artikuluak xedatua hari lotzen baitzaio, aipatu urbanizazio proiektuaren aldaketa jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.
Ziraukin, 2013ko abenduaren 19an.–Alkatea, Victoriano Goldaraz Carmona.
Iragarkiaren kodea: L1317832