10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2014rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak

Ziraukiko Udalak, 2013ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, 2014rako zerga-tasa, tasa eta prezio publiko hauek finkatu ditu:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,40.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako portzentaje eta tasetan gutxienekoa, eta karga-tasa %12.

–Hilerriko tasak: ehorzketak lurrean: erroldatuak, 150 euro; erroldatu gabeak, 300 euro.

–Partikularrek sustaturiko egintzen ondoriozko hirigintzako txostenen tasa: Eraikinak eta Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren tarifaren araberakoa.

–Udal igerilekuetako prezioak: Helduak: 45 euro, erroldatuak; 55 euro, erroldatu gabeak. Gazteak: 40 euro, erroldatuak; 50 euro, erroldatu gabeak. Haurrak: 35 euro, erroldatuak; 40 euro, erroldatu gabeak. Eguneko sarrera: 5 euro heldu eta gazteendako; 4 euro haurrendako.

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia emateko tarifak:

–Eraikin berritik eginak: 150,00 euro.

–Egiturak eraberritzea, handitzea edo zaharberritzea: 100,00 euro

–Erabilera aldatzea, etxebizitzak egitea: 100,00 euro.

(Nolanahi ere, aurreko tarifetatik gorakoak baldin badira, Hirigintzako Zerbitzuak fakturatzen dituenak kobratuko dira).

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Zirauikin arautzen dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraituko zaie.

Ziraukin, 2013ko abenduaren 19an.–Alkatea, Victoriano Goldaraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1317807