10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

Alkatetzaren 629/2013 ebazpena

Cintruenigoko Herriko Etxean, 2013ko abenduaren 23an, la Cintruenigoko andre alkate Raquel Garbayo Berdoncesek, udal idazkari Ana Barbarin Jiménez naizen honen aitzinean, ebazpen hau eman du:

Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. epaitegiak 2013ko urriaren 24an egin errekerimenduaren berri izanik, non Reale Seguros Generales, S.A.k administrazioarekiko 350/2013 auzi-errekurtsoa prozedura arruntaren bidez aurkeztu duela jakinarazten baita, eta bidezko denez errekerimenduaren edukia kontuan hartzea,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Delako errekurtsoaren espediente oso eta folioz folio behar bezala zenbakituaren kopia eginbidetua igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cintruenigoko Herriko Etxeko ediktuen oholean argitaratzea, interesa izan dezaketenak azal daitezen eta auzitaratu gisa ager daitezen errekurtsoan, argitaratu eta bederatzi eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluari loturik.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Mapfre Seguros de Empresas Compañía de Seguros y Resaseguros, S.A.ri, Cintruenigoko Udalaren aseguru enpresa baita, eta Cintruenigoko La Navko eta Alhamako Ureztatzaileen Sindikatuari, auzitaratu gisa ager daitezen bederatzi eguneko epean.

Laugarrena.–Enrique Alonso Núñez auzi honetarako abokatu izendatzea.

Borzgarrena.–Ebazpen hau Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. Epaitegira igortzea, eta haren berri ematea Udalbatzako Osoko Bilkurari, egiten duen lehenbiziko bilkura arruntean.

Cintruenigon, 2013ko abenduaren 23an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1318043