10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2013ko abenduaren 30ean hartua. Honen bidez, sailkapen espedientean azaltzen diren zabalera, trazadura eta bestelako ezaugarri fisiko orokorreko abelbideak daudela adierazten da eta hondatu edo desagertutako mugarriak berrezartzea onesten, udal mugape hauetan: Artazun, Girgillaon, Mañerun, Ziraukin, Villatuertan eta Mendigorrian.

Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legean xedatutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari dagozkio, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak proposaturik, Nafarroako abelbideen erabilerak sailkatzeko eta berariaz arautzeko ahalmenak.

19/1997 Legearen arabera, sailkapena “adierazpen izaerako egintza administratibo bat da eta, horren bidez, abelbide bakoitzaren existentzia, zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak zehazten dira”, mugaketa “egintza administratibo bat da eta, horren bidez, abelbideen mugak zehazten dira, sailkapenaren egintzan ezarritakoaren arabera”, eta mugarriztatzea “prozedura administratibo bat da eta, horren bidez, abelbideen mugak zehaztu eta modu iraunkorrean seinalatzen dira tokian berean”.

Artazuko, Girgillaoko, Mañeruko, Ziraukiko, Villatuertako eta Mendigorriko udal mugapeetako abelbideen sailkapena bide horiek errekuperatzeko aldez aurretik egin beharreko lana da, eta Nafarroako abelbideei balioa emateko foru programaren barruan sartzen da. Horrek eragin onuragarria du lurralde antolamendurako eta landa ingurunea garatzeko.

Hondatu edo desagertutako mugarriak berrezartzearen helburua Nafarroako Gobernuak onetsitako mugaketa- eta mugarriztatze-akta duten abelbideak eguneratzea da, abelbidea zedarritzen duten mugarriei kokaleku zehatza emanez gaur egungo baliabideak erabiliz.

Administrazio prozeduraren tramiteak bete ondoren, lanaren jendaurreko epea barne, hiru alegazio aurkeztu ziren eta horiei buruzko txostena egin da, eta halaxe jaso da espedientean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Jarraian aipatzen diren abelbideak eta horiei loturiko tokiak daudela adieraztea. Bakoitzaren zabalera, trazadura eta bestelako ezaugarri fisiko orokorrak hondatu edo desagertutako mugarriak sailkatu eta berriz jartzeko espedientean ageri dira:

–Artazu: Gesalazko iraganbidea.

–Girgillao: Gesalazko iraganbidea.

–Mañeru: ez dago abelbiderik udalerrian.

–Zirauki: ez dago abelbiderik udalerrian.

–Villatuerta: Deustiatik Urbasa-Andiara bitarteko errege altxonbidea.

–Mendigorria: Milagrotik Aezkoara bitarteko errege altxonbidea, Deustiatik Urbasa-Andiara bitarteko errege altxonbidea eta Duiderreko adarra.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura igortzea.

3. Erabaki hau Artazuko, Girgillaoko, Mañeruko, Ziraukiko, Villatuertako eta Mendigorriko udalei jakinaraztea, eta adieraztea erabaki honek administrazio bideari bukaera ematen diola eta, aukeran, hauetako errekurtsoren bat jar daitekeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari berari zuzendua, hilabeteko epean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Espedientean interesa duten administrazio publikoek bigarren errekurtso mota hori jartzen ahal dute soilik.

Erabaki hau argitaratu edo, hala denean, jakinarazi eta biharamunetik hasita zenbatuko dira epeak.

Iruñean, 2013ko abenduaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1318212