10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan ezarriari jarraikiz, aditzera ematen dira Udal honen 2013ko plantilla organikoa eta Udal honetako lanpostuen zerrenda. 2013ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran onetsi ziren, aurrekontuaren hasierako onespenarekin batera eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan ezarriari jarraikiz. Plantillaren hasierako onespenaren iragarkia 2013ko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 9an.

Funtzionarioak:

Lanpostuaren izena: Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: O.L. Egoera: lanpostu hutsa.

Lan-kontratudun finkoak:

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako langilea. Maila: D. Mailako osagarria: %12,00. Lanpostuko osagarria: %3,575. Sarbidea: O.L. Lanpostu kopurua: 1. Egoera: lanpostu betea.

Administrazio araubideko langileen izenen zerrenda:

María Díaz Castillo. Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko Udalen Batasuneko bitarteko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. Idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: O.L. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2009/04/27.

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda:

Pablo Lacasia Palacios. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12,00. Lanpostuko osagarria: %3,575. Sarbidea: O.L. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 97/01/01.

Burgin, 2013ko abenduaren 27an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L1317952