10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2013ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2013ko aurrekontuan aldaketak egiteko bigarren espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Adierazitako jendaurreko aldian inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2013ko abenduaren 20an.–Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.

Iragarkiaren kodea: L1317951