2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
2014rako zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak,
herrilurreko saria eta gainerako ordainarazpenak
Buñuelgo Udalak, 2013ko abenduaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi ditu 2014ko ekitaldi honetan indarra duten zerga-tasak, tarifak, tasak, prezio publikoak, herrilurreko saria eta gainerako ordainarazpenak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legean eta harekin bat heldu diren gainerako legeetan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Halakorik ez bada, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da.
Buñuelen, 2013ko abenduaren 20an.–Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.
Iragarkiaren kodea: L1317949