2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Enpresa mintegiaren eta bulegoen eremua erabiltzeko erregelamenndua eta tasak. Hasierako onespena
Berriozarko Udalak, 2013ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, aipatu erregelamendua onetsi zuen hasiera batean.
Berriozarko enpresa mintegiaren eta bulegoen eremua erabiltzeko erregelamendua.
Ordenantza fiskala, Berriozarko enpresa mintegia eta bulegoak erabiltzeko tasak arautzen dituena.
Hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren iragarki oholean paratzen da, hogeita hamar egun baliodunean herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ahal izan ditzaten. Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.
Berriozarren, 2013ko abenduaren 19an.–Alkatea, Frantzisko Xabier Lasa Gorraiz.
Iragarkiaren kodea: L1317815