10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa puntuala Berriobeitiko Udal Planeko determinazio xehakatuetan, Añezkarko UD-1 unitatearen eremuan
Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2013ko abenduaren 10ean egindako bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Berriobeitiko Udal Planeko determinazio xehakatuen aldaketa puntuala, Añezkarko UD-1 unitatearen eremuan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Berriobeitin, 2013ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1317937