10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Ibardingo bentek lur publikoa okupatzeagatiko tasa behin betiko onestea, 2014ko ekitaldia

Udalak, 2013ko azaroaren 12an egindako osoko bilkuran, Ibardingo bentek lur publikoa okupatzeagatik 2014ko ekitaldian ordaindu beharreko tasak hasiera batez onestea erabaki zuen.

Tarifa horiek jendaurrean egon dira 30 egunez eta ez da erreklamaziorik egon; ondorioz, tasa horiek behin betikoz onetsitzat jotzen dira.

Beran, 2014ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

ERANSKINA

Ibardingo Bentek lur publikoa okupatzeagatiko tasak

–Lur publikoa okupatzeagatik azaleran eta bueloan: 11,18 euro/eraikitako m².

–Lur publikoa okupatzeagatik sotoekin: 6,70 euro/eraikitako m².

Iragarkiaren kodea: L1318246