1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Honako lanbide erakunde honen estatutu aldatuak: “Nafarroako Egoitzen Elkartea”.
Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan, 2014ko urtarrilaren 8ko 12:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla: “Nafarroako Egoitzen Elkartea”, “ARENA” gaztelaniazko siglatan. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta dagokion lanbide eremuak jarduera horretan aritu eta askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten entitateak hartzen ditu.
Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Beatriz Soria Barcos andrea (Landazabal Egoitza) eta María Arrondo Murillo andrea (San Fermín Klinika).
Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinarazteko. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 13an.–Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.
Iragarkiaren kodea: F1400474