2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARILLAS
Xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Barillasko Udalak, 2013ko abenduaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen UNC-2.1 unitatearen xehetasun azterlana, Cristina Ruiz Martínezek sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Barillasen, 2013ko abenduaren 24an. Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L1318072