2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Artaxoako Udal Planean aldaketa puntual xehakatua egiteko espedientea (1. poligonoko 1072. lurzatia). Behin betiko onespena
Artaxoako Udalak, 2013ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, bertan zirenak bat etorrita, behin betiko onestea Artaxoako Udal Planean aldaketa puntual xehakatua egiteko espedientea (1. poligonoko 1072. lurzatia), Víctor Esparza Lafuente arkitektoak prestaturiko dokumentazio teknikoari jarraikiz, eta sustatzailea Fernando Evangelio Gamero izanik. Horren ondorioz, kendu egin da Udal Planak proposaturiko nahitaezko atzeraematea, eta bere oraingo mugan finkatu da lurzatiaren lerrokadura, bere horretan utzirik pribatuaren eta publikoaren artean gaur egun dagoen banaketa.
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.
Artaxoan, 2013ko abenduaren 23an.–Alkatea, Beatriz Mendía
Velaz.
Iragarkiaren kodea: L1318089