2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
2014ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Udalak, 2013ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2014ko ekitaldiko plantilla organikoa. Aipatu espedienteko agiriak Udalaren Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdun guztiek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Arroitzen, 2013ko abenduaren 20an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L1317922