10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa, herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Arroizko Udalak, 2013ko abenduaren 19ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arroizko herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren zenbait artikulu aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arroitzen, 2013ko abenduaren 20an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1317833