2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Onetsita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, bai eta hura okupatu beharra ere. Zuzeneko okupazio proiektua AR4ko UE-1 unitatean, S6 sektorean
Udaleko alkate udalburuak, 2013/12/18 eguneko Ebazpenaren bitartez, onetsi egin zuen presaz okupatu beharreko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza. UE-1 exekuzio sisteman parte hartu nahi ez duten jabeek sustatutako nahitaezko desjabetzapen prozedurak ukitutakoak dira eta jarraian azaltzen dira:
A) Katastroko 2. poligonoko 905. lurzatia, 3.131,83 m²-ko azalera duena, eta almendrondoen laborantzarako dena. Lizarrako Jabetza Erregistroan da Arroizko 2175. finka, 2704. liburukia, 61. liburua, 118. orria. Jabea: Jesús Barandalla Echeverría.
B) Katastroko 2. poligonoko 906. lurzatia, 3.170,67 m²-ko azalera duena, lehorreko laborantzakoa eta larreetakoa. Lizarrako Jabetza Erregistroan da Arroizko 4848. finka, 2547. liburukia, 56. liburua, 127. orria. Jabeak: Araceli Echeverría Ajona, Laura Arbeo Echeverría, Josune Arbeo Echeverría eta Mikel Arbeo Echeverría.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52.2 artikuan ezarritakoa betetzeko. Orobat, aditzera ematen da 2014ko otsailaren 5ean, 17:00etan, lurrak okupatu aurreko aktak eginen direla. Ekitaldi horretara finka horien jabeek berek agertu beharko dute edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, perituak edo aholkulari juridikoak eta notarioak eraman ditzakete euren kontura.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara: a) Berraztertzeko errekurtsoa, onespena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita; c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetearen barrenean.
Arroitzen, 2013ko abenduaren 18an.–Alkate udalburua, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L1317808