4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua. 118/2013 prozedura
Iruñean, 2013ko abenduaren 19an.
Inmaculada Jurío Macaya andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: Epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko 118/2013 prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunak haren kopia du eskura bulego judizial honetan.
Eta Angel Gigante Martinez jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2013ko abenduaren 19an.–Idazkari judiziala, Inmaculada Jurio Macaya.
Iragarkiaren kodea: J1317955