10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1115/2013 hitzezko judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan hitzezko judizioa bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

Baiesten dut María del Carmen Recalde Larrayoz andreak jarritako demanda, eta Liliana Savu kondenatzen dut (auzi-ihesean dago) demandatzaileari 1.990 euro ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak. PZLaren 576. artikulua aplikatuko da, eta prozesuko kostuak ordaindu beharko ditu.

Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri (PZLaren 455.1 artikulua).

Eta Liliana Savuri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko abenduaren 13an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1317719