2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA
Euskara ikasteko laguntzak arautzen dituen ordenantza.
Hasierako onespena
Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2013ko abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Euskara ikasteko laguntzak arautzen dituen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedienteak aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Erronkarin, 2013ko abenduaren 19an.–Batzordeko burua, Alfredo Cabodevilla Munárriz.
Iragarkiaren kodea: L1317701