10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Azkoiengo, Faltzesko, Martzillako eta Funesko Mankomunitatearen gizarte zerbitzuak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Azkoiengo, Faltzesko, Martzillako eta Funesko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2013ko abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Azkoiengo, Faltzesko, Martzillako eta Funesko Mankomunitatearen gizarte zerbitzuak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2013ko abenduaren 19an.–Mankomunitateko burua, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1317698