10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAUSI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2013ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1.–Kreditu berezia.

2. kapitulua.–Zenbatekoa: 6.100 euro.

Finantzabidea:

8. kapitulua.–Zenbatekoa: 6.100 euro.

Garraldan, 2013ko abenduaren 24an.–Mankomunitateko burua, Esteban Juanarena Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: L1318079