2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA
2014ko plantilla organikoaren hasierako onespena
Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2013ko abenduaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari dagokionez xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Altsasun, 2013ko abenduaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Fernando Fusté Martín.
Iragarkiaren kodea: L1318192