10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

2014ko aurrekontu arrunta. Hasierako onespena

Aranguren Ibarreko Udalak, 2013ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko aurrekontu arrunta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Udaleko bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, espedientea aztertu eta egokiak direla uste diren erreklamazioak aurkeztu ahal daitezen; beraz, plantillako aldaketa behin betiko onetsita egonen da, baldin eta inork ez badu erreklamaziorik aurkezten.

Mutiloan, 2013ko abenduaren 20an.–Alkatea, Manuel Romero
Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1317886