2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa etxez etxeko laguntza zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Mankomunitatearen Batzordeak, 2013ko abenduaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren tasetan, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera eragina izanen baitute.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Altsasun, 2013ko abenduaren 30ean.–Mankomunitate burua, Fernando Fusté Martín.
Iragarkiaren kodea: L1318190