10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

Hiri hondakinen bilketari dagozkion karga-tasak, 2014ko ekitaldian indarra izanen dutenak

Mendialdea Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2013ko abenduaren 23an egin bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

1.–Karga-tasak, 2014. urtekoak

Bilketaren tasak

TARIFAREN DESKRIBAPENA

TARIFA

Etxe eta etxebizitzak

1.–Etxebizitzak

Hiriguneko etxe eta etxebizitzak

78,00

2.–Etxebizitza sakabanatuak

Hirigunetik kanpoko etxe eta etxebizitzak

39,00

Lan bulegoak

3.–Lan bulegoak eta banketxeak

Gestoriak, agentziak, kabineteak, notariotzak, erregistroak, bitxi-dendak, erloju-dendak, banketxeak, irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak, langile liberal, elektrizitate- eta iturgintza-instalatzaile, margolari eta gainerako langileendako lokalak

114,00

Merkataritza

4.–Janaririk saltzen ez duten saltokiak

154,00

5.–1 motako janari saltokiak

Barazkirik gabeko janari saltokiak eta dendak, kalez kaleko azokako postu finkoak, harategiak eta prestalekurik gabeko gozotegiak

194,00

6.–2 motako janari saltokiak

Prestalekua duten gozotegiak, arraindegiak eta barazkiak dituzten janari dendak

234,00

7.–3 motako janari saltokiak

Supermerkatuak eta autozerbitzuak (150 m² baino handiagoak)

314,00

Ostatuak eta jatetxeak

8.–Tabernak, elkarteak, dantzalekuak eta diskotekak

Tabernak, kafetegiak, dantzalekuak, diskotekak, kasinoak eta erretiratuen elkarteak (kanpoko bezeroak hartzen badira)

274,00

8.1-Elkarteak

Gastronomi elkarteak, taberna duten kirol elkarteak

164,00

9.–Jatetxeak

354,00

10.–Landetxeak

117,00

11.–Ostatuak eta aterpetxeak

314,00

12.–Hotelak, hostalak eta kanpinak

394,00

Zerbitzuak

13.–Bulego publikoak eta elizak

Udaletxea, bulego eta erakunde publikoak, liburutegiak, museoak, kultur etxeak, epaitegiak eta elizak

114,00

14.–Haurtzaindegiak, akademiak eta jantokirik gabeko ikastetxeak

194,00

15.–Jantokia duten ikastetxeak

394,00

16.–Egoitzak eta zahar etxeak

794,00

17.–Guardia zibilaren kuartelak eta gasolindegiak

794,00

18.–Anbulatorioak, osasun-etxeak eta beilatokiak

148,00

Industria

19.–1 motako industriak

Industriak eta lantegiak (<30 langile)

194,00

20.–2 motako industriak

Industriak eta lantegiak (30-60 langile)

394,00

21.–3 motako industriak

Industriak eta lantegiak (60-150 langile)

794,00

22.–4 motako industriak

Industriak eta lantegiak (150-300 langile)

1.194,00

23.–5 motako industriak

Industriak eta lantegiak (> 300)

1.994,00

2.–Erabaki honek 2014. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.–Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baino lehen eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailari zuzendua, 26/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baitira.

Leitzan, 2013ko abenduaren 26ean.–Mendialdea Mankomunitateko burua, Oier Eizmendi Astibia.

Iragarkiaren kodea: L1318217