2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIALDEA MANKOMUNITATEA
2014ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Mendialdea Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2013ko abenduaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluak, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mendialdeko Mankomunitatearen iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, delako plantilla organikoa behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.
Leitzan, 2013ko abenduaren 26an.–Mendialdea Mankomunitateko burua, Oier Eizmendi Astibia.
Iragarkiaren kodea: L1318209