2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Vianako Udalak, 2013ko abenduaren 18n egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen xehetasun azterlana, Santo Nicasio karrikako 33, 35 eta 37 zenbakietako eraikinek gibeleko berdegunearen gainera jotzen duen iparraldeko fatxadako aldi baterako okupazioaren gehieneko lerrokadura definitzeko, komunikazio bertikalaren gunea paratu beharrez, oztopo arkitektonikoak kentzea ahalbidetuko duena, Santo Nicasio karrikako 35eko jabeen elkarteak sustaturik.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Vianan, 2013ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.
Iragarkiaren kodea: L1318046