2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Aldaketa, Taxi zerbitzua arautzen duen ordenantzan.
Hasierako onespena
Vianako Udalak, 2013ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Taxi zerbitzua arautzen duen ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 6ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarriari jarraikiz, argitara ematen da bizilagun eta interesdunek alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, horretarako hogeita hamar egun balioduneko epea izanen baitute iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Vianan, 2013ko abenduaren 20an.–Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.
Iragarkiaren kodea: L1318044