2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDIAIN
Aldaketa xehakatua. Hasierako onespena
Urdiaingo Udalak, 2013ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, aldaketa xehakatu bat aho batez onetsi zuen, hasiera batean, Urdiaingo Hirigintza Planeamenduan indarra duten Arau Subsidiarioetan. 58.c2 artikuluaren determinazioei dagokie, lurzoru urbanizaezinean eraikitzeko baldintzen gainean. Aldaketaren sustatzailea Javier Galarza Ostiza da.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Urdiainen, 2013ko abenduaren 20an.–Alkatea, Sebastián Aristizabal Irigoien.
Iragarkiaren kodea: L1318099