2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
2014ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Aranguren Ibarreko Udalak, 2013ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, espedientea Udaleko bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, espedientea aztertu eta egokiak direla uste diren erreklamazioak aurkeztu ahal daitezen; beraz, plantillako aldaketa behin betikoz onetsita egonen da, baldin eta inork ez badu erreklamaziorik aurkezten.
Mutiloan, 2013ko abenduaren 20an.–Alkatea, Manuel Romero
Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1317883