2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UKAR
2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
2014ko plantilla organikoa onesteko erabakia 2013ko azaroaren 18ko osoko bilkuran hartu zuen Udalak eta 2013ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 29an, eta jendaurreko epea iragan da inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz bada, behin betiko onetsirik gelditu da.
LANPOSTUAK
Lanpostua: idazkaria. Kopurua 1. Lan harremana: funtzionarioa. A maila. Osagarriak: lanpostukoa: %28,72. Bateraezintasunekoa: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintzak: Muruzabalgo, Enerizko eta Adiosko udalerriekin partekatua. Egoera: lanpostu betea, Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatera transferitua.
LANGILEEN ZERRENDA
Idazkaria: Fernando J. Muruzábal Echeverría. Antzinatasuna: 1981eko apirilaren 13a.
Aldi baterako lan-kontratudunak
Kargua: garbiketa zerbitzuetako enplegatua. Kontratua: aldi baterakoa, lanaldi murriztuarekin, lanaldiaren %8,00. Araubidea: Gizarte Segurantzaren sistema orokorrari lotutako langilea. Kategoria: garbiketa zerbitzuetako enplegatua. Maila: E. Sarbidea: INEM.
Behin betiko onespen honen kontra uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluko 1. zenbakiak aipatzen dituen errekurtsoak aurkez daitezke.
Ukarren, 2013ko abenduaren 20an.–Alkatea, Sebastián Petrina Cía.
Iragarkiaren kodea: L1317871