2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Alkatetzaren 15/2013 dekretua, abenduaren 20koa
Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman du:
“Alkatetzaren ekainaren 13ko 7/2011 dekretuaren bitartez, Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatu ziren.
Alkatetzaren ekainaren 18ko 15/2011 Dekretuaren bidez, Joaquim Torrents Delgado ordezkatu zuen Paula Navarro Patiñok, Tokiko Gobernu Batzarreko kide gisa.
Alkatetzaren uztailaren 18ko 16/2011 Dekretuaren bidez, halaber, alkateordeak izendatu ziren, besteak beste, Paula Navarro Patiño bosgarren alkateorde. Izendapen horiek Udalaren erregelamendu organikoaren 26. artikuluan xedatuari jarraitzen diote. Horretan xedatzen da alkateak libreki izendatu eta kenduko dituela alkateordeak, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen artean, eta haien kopurua ezin izanen dela Batzarreko kideena baino handiagoa izan.
Niri dagozkidan ahalmenak erabiliz eta gaia arautzen duten toki araubidearen arloko gainerako legezko xedapenak ikusita, ondoko hau dekretatu dut:
Lehendabizikoa.–José Suárez Benito Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea, Paula Navarro Patiñoren ordez arituko baita.
Bigarrena.–José Suárez Benito bosgarren alkateorde izendatzea, Paula Navarro Patiñoren ordez aritzeko.
Hirugarrena.–Eraginik gabe uztea, indarrean uste litekeen orotan, Navarroren izendapenak, uztailaren 18ko 15/2011 eta 16/2011 Dekretuen bidez egindakoak
Laugarrena.–Dekretu honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari eta Tokiko Gobernu Batzarrari; ukitutako zinegotziei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, indarra sinatzen den egunetik aitzina izanen badu ere.”
Tuteran, 2013ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L1317943