10. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren 13/2013 dekretua, abenduaren 20koa

Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman du:

“Alkatetzaren irailaren 27ko 10/2013 Dekretuaren bidez Joaquim Torrent Delgadoren esku utzi zen, modu generikoan, Alkatetzak lurraldearen antolamenduaren arloan dituen zenbait eskudantzien erabilera.

Udalaren Erregelamendu Organikoaren 36. artikuluak arautzen du zinegotzien eskuordetzeen baliogabetzea.

Oinarrizko legerian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13. artikuluak arautzen du eskumenak eskuordetzean ematea, eta haren 6. atalak dio eskuordetzea noiznahi baliogabetzen ahal duela hura eman duen organoak.

Egintza hau da toki araubideak eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen araubide oinarrizkoak Alkatetzaren esku uzten dituen hautazkoetarik.

Ahalmen hori erabiliz eta gaia arautzen duten toki araubidearen arloko gainerako legezko xedapenak ikusita, dekretatu dut:

Lehenbizikoa.–Baliogabetzea, 2013ko abenduaren 23tik aitzina, Joaquim Torrent Delgadoren alde egindako eskuordetze generikoa Lurraldearen Antolamendu Alorreko zinegotzi delegatu gisa.

Bigarrena.–Dekretu honen berri eman bekio Udalaren Osoko Bilkurari; jakinaraz bekio ukitutako udalkideari, Lurraldearen Antolamendu Alorrari; eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Dekretu honen sinaduraren biharamunetik indarra hartuko badu ere.”

Tuteran, 2013ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1317941