2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Tuterako udalerrian hiri garraio publikoaren tarifa sozialak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena
Udalak, 2013ko azaroaren 25eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Tuterako udalerrian hiri garraio publikoaren tarifa sozialak arautzen dituen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Tuteran, 2013ko abenduaren 19an.–Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatua, Joaquím Torrents Delgado.
Iragarkiaren kodea: L1317818