2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Aurrekontuko 25, 28 eta 29/2013 aldaketak. Hasierako onespena
Tafallako Udalak, 2013ko abenduaren 17an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 225/2013, 28/2013 eta 29/2013 aldaketak Udalaren 2013ko aurrekontuan.
Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Tafallan, 2013ko abenduaren 20an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L1317882