96. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

312/2013 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, genetikoki aldatutako organismoekin aritzeko (B/ES/13/10 jarduera) eskaera jendaurrean jartzen duena.

Jakinarazpen bat jaso da Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusian, genetikoki aldatutako arto landareak merkaturatzeaz bestelako helburuekin borondatez askatzeko eta landa saiakuntzak egiteko. Sustatzailea Limagrain Ibérica, S.A. enpresa da, jardueraren erreferentzia B/ES/13/10, glifosatoa toleratzen duen artoa.

Merkaturatzea ez beste helburu batekin genetikoki aldatutako organismoen borondatezko askapenari buruzko apirilaren 25eko 9/2003 Legea garatu eta gauzatzeko erregelamendu orokorra onesten duen urtarrilaren 30eko 178/2004 Errege Dekretuaren 25. artikuluko 4. atalean xedatutakoarekin bat, jarduera baimendu aurretik, organo eskudunak jendaurrean jarriko du, 30 egunez, borondatezko askapenaren proiektua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak eta azken xedapenetan lehenak emandako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.navarra.es) 30 egunez jendaurrean jartzea genetikoki aldatutako organismoekin aritzeko eskaera (B/ES/13/10 jarduera). Limagrain Ibérica, S.A. da sustatzailea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau honako hauei igortzea: Biosegurtasunerako Batzorde Nazionaleko buruari, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Landa Garapeneko eta Oihan Politikako zuzendari nagusiari, Nafarroako Biosegurtasun Batzordeko kideei eta jardueraren sustatzaileari.

Iruñean, 2013ko apirilaren 16an.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F1307244