96. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1058/2013 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena 81/2013 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea. Errekurtsoa Raúl González Sáez, Andrés Pemán Calvo, Jokin Ilundáin Gorriti eta Rocío López Canos jaun-andreek aurkeztu zuten Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 1eko 232E/2012, 238E/2012, 239E/2012 eta 240E/2012 foru aginduen aurka, foru agindu horiek Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 20ko 916/2012 Ebazpenaren kontra eta deialdiko izendapen proposamen osagarriaren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak ezetsi baitzituzten. Aipatutako 916/2012 Ebazpenak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain lanpostua betetzeko funtzionarioak izendatu zituen, eta izendapen proposamena, berriz, Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak eman zuen eta 2012ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6an.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian aurkeztu zuten administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Raúl González Sáez, Andrés Pemán Calvo, Jokin Ilundáin Gorriti eta Rocío López Canos jaun-andreek, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 1eko 232E/2012, 238E/2012, 239E/2012 eta 240E/2012 foru aginduen aurka, foru agindu horiek Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 20ko 916/2012 Ebazpenaren kontra eta deialdiko izendapen proposamen osagarriaren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak ezetsi baitzituzten. Aipatutako 916/2012 Ebazpenak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain lanpostua betetzeko funtzionarioak izendatu zituen, eta izendapen proposamena, berriz, Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak eman zuen eta 2012ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6an.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren eta uztailaren 25eko 69/2012 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea 81/2013 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Raúl González Sáez, Andrés Pemán Calvo, Jokin Ilundáin Gorriti eta Rocío López Canos jaun-andreek aurkeztu zuten Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 1eko 232E/2012, 238E/2012, 239E/2012 eta 240E/2012 foru aginduen aurka, foru agindu horiek Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 20ko 916/2012 Ebazpenaren kontra eta deialdiko izendapen proposamen osagarriaren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak ezetsi baitzituzten. Aipatutako 916/2012 Ebazpenak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain lanpostua betetzeko funtzionarioak izendatu zituen, eta izendapen proposamena, berriz, Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak eman zuen eta 2012ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6an.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Raúl González Sáez, Andrés Pemán Calvo, Jokin Ilundáin Gorriti eta Rocío López Canos jaun-andreei, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 6an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1307075