2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EBRO KIROL MANKOMUNITATEA
2013ko aurrekontuak. Hasierako onespena
Mankomunitatearen Batzarrak, 2013ko maiatzaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen entitatearen 2013ko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Castejonen, 2013ko maiatzaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Enrique Suárez Fernández.
Iragarkiaren kodea: L1307251